XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(548) Ez nekatu geranean bakarrik, baita bestela ere, gure lanen artean gogotik murgildurik gabiltzanean ere, dena beingoan eta bertanbera utziko genuke, baldin izakiak ezurrutsetan, diren bezalaxe, azalduko balitzaizkigu: izugarri hitsak, laruak (L. Villasante, Kristatu fedearen sustraiak. I. Jainkoa 153)

b) (538b)ko eredua jarraitzen dute honako adibideak, ... bakarrik ez segidako forma hartzen baitu esamoldeak:

(549) Gure gelatxon andre orretxek dantzan egin du egoki, nik zerbait baño naiago nuke orrek bezela baneki; plaza batian ikusi eta orrek egiten du toki; ortan bakarrik ez da pizkorra, zokor jotzen e badaki (M. Olaizola Uztapide, Lengo egunak gogoan I, 282)

(550) Bakotxari gizartearentzat zenbat emon bear dauan, agintari ordeko orreik izentauko leuskioe: izentau bakarrik ez, emonazo be bai(J. Eguzkitza, Gizarte-auzia, 123)

(551 ) Aberria maite dut neronek ere, zuk bakarrik ez (J. Zaitegi, Sopokelen antzerkiak, 75)

(549) adibideak argi erakusten duenez bakarrik adberbioa da (gogoan izan beste lokailu batzuk ere jatorriz adberbio direla).

Adberbio denez, perpaus baten barruan dago eta hori oso ongi ikusten da (549) adibidean non ez ukatzailea berez aditzari loturik doan; beraz, bi atal ditugu hor hortan bakarrik eta ez da pizkorra; ez da hortan bakarrik pizkorra esango bagenu bezala.

Askotan ordea, ez horren ondoren aditzik ez badago hala da (550) eta (551)an esaterako bigarren parte bat eskatzen du; bigarren parte horretan alborakuntza (550) edo juntadura (546) egon daiteke.

c) (538 c)koan, berriz, ez bakarrik... eran bi elementu horiek elkarren ondoan doaz eta mintzagaia segidan, horiei atxikia.

Hirugarren erabilera hau euskalki guzietakoa dugu, eta Ekialdean ia bakarra:

(552) Eta han laster ohartu zitzazkon, ez bakarrik bere misionest lagunak, bainan bazterretikako jaun argituak [...] asmu zorrotzeko gizona zela (J. Hiriart-Urruty, Aurpegia. Mintzaira, Gizon! 96 )

(553) Ordea zenbat alditan konfesatzen ziozkan Jangoikoari negar andiekin, ez bakarrik bere bekatu loi, ta eriotza eragiña, baita ere bizitza guzikoak! ( J.A. Mogel, Konfesioe ta Komunioko erakasteak, 157 )

(554) Ez bakarrik herritik herrira, bainan etxetik etxera gaitzeruak desberdinak dira ( J. Duvoisin, Laborantzako liburua, 64 )